logo de eitb24
2008ko uztailak 07 | 12:40:18
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Pilota

BIGARREN MAILAKO BURUZ BURUKOA

Lazkao, Amurrio eta Labriten jokatuko dira bigarren mailako partidak

2008/04/22

Final zortzirenak osatzeko hiru partida bakarrik falta dira.

Bigarren mailako Buruz Buruko txapelketa aurrera doa. Final zortzirenak osatzeko hiru kanporaketa falta dira, ostiralean bi partida jokatuko direlarik.
Lazkaon, Merino eta Galarza VI neurtuko dira; Amurrion, Beloki II eta Olaetxea. Larunbatean, Labriten, Retegi Bik neurketa gaiztoa izango du Oier Mendizabalen kontra.

Final laurdenetako bi kanporaketa erabakita daude. Arretxe, Cabrerizoren aurka neurtuko da eta Urrizelki Ongayren aurka arituko da. Larralde, Beloki II-Olaetxea kanporaketako irabazlearen aurka arituko da eta Labrit eta Lazkaoko irabazleek jokatuko dute falta den laugarren kanporaketa.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta