2008/04/21
Athleticeko jokalariak, Fran Yeste, ez daki igandean jokatzeko moduan egongo den. Basauritarrak orkatila bihurritu zuen Valentziaren aurkako partidan eta lesioaren bilakaeraren zain egon beharko du. Horrela adierazi dute klubeko medikuek.
Basaurikoaz gain, talde zuri-gorrian Asier del Hornoren, Aitor Ocioren eta David Cuellarren parte hartzeak zalantzan dira, hirurak arazo fisikoak baitituzte.
Iñaki Muñoz, Gorka Iraizoz eta Pablo Orbaiz ez dira seguru Bernabeun arituko, ez baitira osatuko iganderako. Azken biek, gainera, ezin izango dituzte sasoi honetan neurketarik jokatu.
Albiste ona Gurpegi da, jokatzeko moduan baitago.