logo de eitb24
2008ko uztailak 24 | 04:48:43
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Reala

REALA

Sendotasunik ez Anoetan

2008/04/21

Donostiako futbol-zelaitik 23 puntuk egin dute ihes, eta donostiarrek azken 18 puntuetatik, bakarrik bost lortu dituzte.

Anoeta ez da zaleek, jokalariek eta agintariek denboraldi hasieran aurreikusi bezain zelai zaila. Anoetako futbol-zelaitik 23 puntuk egin dute ihes aurtengo denboraldian.

Reala noraezean dabil. Lehen mailari itzultzeko bidea topatu zuela zirudienean, Nasticen aurka lortu puntuak joko eta emaitza krisiak konfirmatu ditu. Azken 18 puntuetatik bost bakarrik lortu dituzte donostiarrek.

Anoetatik ihes egin duten 23 puntuak larregi dira aurreneko hiru taldeen artean eta hortaz, lehen mailara itzultzeko asmotan dabilen taldearentzat. Etxetik kanpo, hala ere, ez dituzte emaitza txarrak lortu gipuzkoarrek eta horregatik mantentzen dituzte, oraindik ere, lehen mailara igotzeko aukerak.

eitb24-ko Realeko blogean iritzia eman.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta