logo de eitb24
2008ko uztailak 09 | 10:02:20
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Osasuna

OSASUNA

Krutxaga: "Epaileek ezin dute beti besteen alde egin"

2008/04/21

Aitzakiarik ez dutela nahi ziurtatu du Osasunako kapitainak, baina epaileen akatsek askotan kalte egin dietela azpimarratu du.

Cesar Krutxaga agertu da gaur hedabideen aurrean, eta epaileen lanarekin batere kontent ez dagoela agerian utzi du Osasunako kapitainak: "Ez dut uste epaileek aurrez erabakita dutenik Osasunari kalte egitea, epaile guztiak erratzen baitira, batzutan onerako eta besteetan txarrerako. Epaileak erratzea gauza normala da, baina epaileak gure alde erratu diren partida bakar bat ere ez dut gogoan, eta aldiz haien akatsek partida galtzea eragin diguten zazpi edo zortzi partida gogoratzen ditut", adierazi du.

"Epaileak erratzea normala da, baina akatsek beti talde berari kalte egitea ez da normala. Ez dugu eskatzen ezer ematea , baina ez diezaigutela ezer kendu. Hori nahikoa izango litzateke jada salbatuta egoteko, eta sailkapena berregiten badugu UEFAtik gertu izango ginateke. Filiperi penaltirik ez niola egin argi daukat, hori adieraziz gero, korner guztietan penalti bat adierazi beharko lukete", ziurtatu du gorritxoen kapitainak.

Halere, kapitainak badaki taldeak hobera egin beharra daukala zenbait gauzatan: "Atsedenaldira 2-0koarekin iritsi izan bagina inor ez zen epailearekin gogoratuko. Ez dugu aitzakiarik nahi, epaileen afera hoenetaz ahaztu egin behar dugu. Golak egiteko eraginkortasuna falta zaigu, batik bat etxean, ez dugu batere zorterik. Baina gauza onak ere baditugu, (gol gutxi jasotzen ditugu,azken bost lehietan hiru besterik ez) eta bi partida irabaziz gero datorren urtean ere Lehen Mailan izango garela badakigu", esan du.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta