logo de eitb24
2008ko maiatzak 16 | 19:46:00
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Athletic Club

ATHLETIC CLUB

Gurpegi hasierako hamaikakoan izango da Bernabeun

2008/04/21

Horrela adierazi zuen Joaquin Caparrosek Valentziaren aurkako partida ondoko prentsaurrekoan. Andosillakoa jokatzeko moduan izango da, asteazkenean bi urteko zigorra amaitutzat emango baitu.

"Jokatzeko aukera asko ditu, eta ezer ez bada gertatzen, Gurpegi igandean hasieratik irtengo da zelaira", esan zuen Caparrosek, poztasun txalo bat ematen zuen momentu berean San Mameseko prentsa-aretoan.

"Konpromiso handiko jokalaria da. Bi urte eta gero, zigorra heldu zeneko maila fisikoa hobetu du. Eredu da beste guztiontzat. Carlos Gurpegi jauna da", gaineratu zuen Utrerakoak.

"Gozatu ederra hartu dut"

Valentziaren kontrako garaipenaren inguruan, Athleticen entrenatzaileak esan zuen taldeak "horrelako emaitza beharrezkoa" zuela. Horrelako emaitzak jokalariek egindako "ahalegina saritzen du", eta gainera azken minutuetan "gozatu ederra" hartu zuela gaineratu zuen zuri-gorrien prestatzaileak.

"Pozik nago, oso pozik. San Mameseko aulkian egotea luxua da, nahiz eta partidak amaitu arte beti artega egon", adierazi zuen. Bernabeuko hitzorduaren gainean, Caparrosek "izena hartzeko eta aurrera pausu garrantzitsua emateko aproposa" dela konfirmatu zuen.

"Helburu handiagoak behar ditugu orain, eta aurkariak jakin dezaten Athletic talde indartusa dela. Erregularitatea mantendu behar dugu zaletuekin zorretan gaudelako eta klubaren historiak horretara behartzen gaituelako", esan zuen.

"Ahalik eta puntu gehien lortzen saiatuko gara. UEFA urrun da? Ez. Bere bila joan behar dugu. Haizea alde denean, batek daki zer gerta daitekeen. Horregatik, Real Madrilen aurkako partida garrantzitsua da. Ligako txapeldunaren aurka hazteko aukera paregabea", gaineratu zuen Caparrosek.


eitb24-ko Athleticen blogean zure iritzia eman.

Albiste hau promozionatu:


Bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta