logo de eitb24
2008ko uztailak 04 | 23:34:06
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Athletic Club

ATHLETIC CLUB-VALENTZIA (5-1)

Gupidarik gabe gainditu du Athleticek Koemanen taldea

2008/04/20

Partida bikaina jokatu zuten zuri-gorriek lehen minututik eta Javi Martinez, Llorente (birritan), Iraola eta Aduriz jokalarien golek Irtertotoko postuan jarri dute taldea Espanyolekin eta Deportivorekin berdinduta.
Llorente, Athleticen bigarren gola ospatzen. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Llorente, Athleticen bigarren gola ospatzen. Argazkia: EFE

Erlazionatutako galeriak

Norgehiagoka bikaina jokatu zuen Athleticek Errege Kopako txapeldun berriaren aurka. San Mamesen lortutako gol-zaparradak Europarekin amets egiten jarritzeko aukera eman dio Athletici, eta Valentzia, ordea, erabat apurtuta utzi du.

Ondo jokatu zuen Athleticek lehen zatian. Joko zirraragarria eta atsedenik gabekoa erakutsi zuen taldeak lehen minututik eta zaleak eskertuta agertu ziren.

Javi Martinezek 1-0ekoa sartu zuen lehen zatiko 18. minutuan. Nafarraren jaurtiketak Albiolen jo zuen eta Morak ezin izan zuen zuri-gorrien gola saihestu. Athletic bigarrenaren bila aritu zen, baina Etxeberria hainbatetan saiatu zen arren, atsedenaldira 1-0eko markagailuarekin heldu zen.

Baina jaia bigarren zatian heldu zen. Llorentek bigarren gola lortu zuen 48. minutuan puntakoarekin Etxeberriaren pasea baliatuz. Elgoibarkoa gol guztien protagonista izan zen. Llorentek berak hirugarrena sartu zuen area barneko jokaldi nahasi batean (65. minutuan).

San Mamesek gehiago eskatu zuen eta taldearen erantzuna ezinhobea izan zen. Villak 73. minutuan sartu zuen golak ez zuen zuri-gorrien festa zapuztu eta laugarrena 84.ean heldu zen. Etxeberriak pasea eman zion Iraolari eta honek ez zuen Moraren aurrean huts egin. Adurizek luzapenean sartu zuen bosgarrena, buruz. Etxeberria izan zen ere erdiraketa horren arduraduna.

Garaipen honekin, Irtertotoko postuan jarri da taldea Espanyolekin eta Deportivorekin berdinduta.

- Fitxa teknikoa:

5.- Athletic Club: Armando; Iraola, Ustaritz, Amorebieta, Koikili; Susaeta, Javi Martinez, Yeste (Garmendia, 46'), Gabilondo (David Lopez, 84'); Etxeberria eta Llorente (Aduriz, 72').

1.- Valentzia: Mora; Miguel, Alexis, Albiol, Caneira; Marchena; Arizmendi (Joaquin, 46'), Maduro (Morientes, 46'), Baraja, Mata (Edu, 70'); eta Villa.

Golak:

1-0, 19': Javi Martinez.
2-0, 49': Llorente.
3-0, 66': Llorente.
3-1, 77'; Villa.
4-1, 85': Iraola.
5-1, 93': Aduriz.

Horrelakoa izan da partida eitb24.com-en

Eman zure iritzia gai honi buruz. Idatz ezazu zure artikulua edo beste zaleen artikulua komentatu. Bidal itzazu zure argazkiak eta bideoak. Hau guztia Athleticen blogean.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta