logo de eitb24
2008ko maiatzak 16 | 19:40:41
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Eibar

EIBAR-CASTELLO (1-2)

Eibarrek ezin izan du hirugarren garaipena jarraian lortu

2008/04/20

Mandiolaren taldeak, ez zuen irabaztea lortu hamar gizonekin geratu zen Castelloren aurka eta hiru partida jarraian irabazi gabe jarraitzen dute.
Eibarrek hiru partida jarraian irabazi gabe jarraitzen du. Argazkia: EiTB

argazkia handitu

Eibarrek hiru partida jarraian irabazi gabe jarraitzen du. Argazkia: EiTB

Cstellok Eibarrek etxean zuen bolada onari amaiera eman zion igandean (1-2). Armaginek partida berdintzea lortu zuten, baina ezin izan zuten hamar jokalarirekin bukatu zuen taldea mendean hartu.

Abagune gutxiko partida jokatu zuten bi taldeek. Joko sistema eta anbizio antzekoarekin egin zioten aurre partidari, eta atezainek ez zuten apenas lanik izan.

Pericok Castello aurreratu zuen 48. minutuan, eta Goiriak banakoa jarri zuen 69.ean. Baina Mandiolaren mutilak ez ziren hamar jokalarirekin zegoen taldea mendean hartzeko gai izan eta bukatzeko zortzi minuturen faltan Tabaresek garaipenaren gola sartu zuen Castellorentzat.

FITXA TEKNIKOA
1 - Eibar: Cuellar; Txiki, Urzelai, Biel Medina, Raul Garcia (46, Manel'); Lombraña, Carmelo (57, Yague'), Insa (74', Markel), Altuna, Del Olmo; eta Goiria.

2 - Castello: Carlos Sanchez; Rafita, De Albert, Mora, Pedro; Lopez Garai, Dani Pendin (86', Zamora), Arana (84', Nakor), Victor Salas, Perico; eta Tabares (93', Txiki).

Golak: 0-1, 48': Perico.
1-1, 69': Goiria.
1-2, 82': Tabares.

Albiste hau promozionatu:


Bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta