logo de eitb24
2008ko uztailak 07 | 02:37:55
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Reala

REALA-NASTIC (0-0)

Nahikoa ez den puntua lortu dute Lilloren gizonek

2008/04/20

Donostiarrek partida kaskarra jokatu zuten, baina azken minutuetan garaipenaren gola erdiesteko aukera izan zuten. Sportingek Sevilla Atleticoren aurka lortutako garaipenak bi puntura utzi du taldea igoera postuetatik.
Nahikoa ez den puntua lortu dute Eizmendiren gizonek Nasticen aurka. Argazkia: EiTB

argazkia handitu

Nahikoa ez den puntua lortu dute Eizmendiren gizonek Nasticen aurka. Argazkia: EiTB

Realak ez zuen garaipena merezi izan, eta azkenean nahikoa ez den puntua lortu zuen Nasticen aurka Anoetan jokatutako partidan (0-0).

Bi taldeen jokoa nahiko kaskarra izan zen lehen zatian, baina baloiaren jabetza eta gol aukera garbienak Kataluniako taldearenak izan ziren.

Donostiarren jokoak ez zuen bigarren zatian hobera egin eta Nasticek markagailuan aurrea lortzeko hainbat aukera izan zituen. Donostiarrek partida kaskarra jokatu zuten, baina azken minutuetan garaipenaren gola erdiesteko aukera izan zuten. Abelek atepetik atera zuen baloia.

Sportingek Sevilla Atleticoren aurka lortutako garaipenak (4-1) bi puntura utzi du taldea igoera postuetatik.

Fitxa teknikoa:

0 - Reala: Riesgo; Gerardo, Mikel Gonzalez, Labaka, Castillo; Garitano (Gari, 76'), Aranburu (Novo, 64'), Marti, Merida; Victor eta Diaz de Cerio (Delibasic, 79').

0 - Nastic: Ruben Perez, Campano, Abraham, Mairata, Mingo; Medina, Adrián (Miku, 76'), Oscar Lopez, Abel, Jandro (Arpon, 78'); Moises (Maldonado, 88').

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta