2008/04/20
Damiano Cunego italiarrak irabazi zuen Amstel Gold Race probaren 43. edizioa Frank Schleck (CSC) eta Alejandro Valverde (Caisse D'Epargne) txirrindularien aurretik.
Udaberriko aurreneko klasikoak 257 kilometro izan zituen Maastricht eta Valkenburg herrien artean. Cunegok 6:35.43-ko denbora behar izan zuen helmugan lehena izateko.
Euskal Herriko Itzulian sasoi onean dagoela erakutsi zuen Lampre taldeko txirrindulariak eta "garagardoaren klasikoan" ere ez zuen hutsik egin.
Euskadi Irratiko azken albistegia