logo de eitb24
2008ko uztailak 04 | 22:39:33
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Osasuna

OSASUNA-DEPORTIVO (0-1)

Osasunak galdu du eta jaitsiera hiru puntura dauka

2008/04/20

Aurkaria baino hobeto jokatu du talde nafarrak, baina ohikoa den moduan gola falta izan du. Deportivoren gola Sergiok sartu du penaltiz.
Osasunak galdu egin du (0-1) eta jaitsiera postuak hiru puntura ditu. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Osasunak galdu egin du (0-1) eta jaitsiera postuak hiru puntura ditu. Argazkia: EFE

Erlazionatutako galeriak

Osasuna partidaren bila atera zen lehen minututik, izan ere, Zaragozak lortutako garaipenak gauzak estu jarri zituen sailkapenaren behekaldean.

Lehen zatian, Zigandaren mutilek agintzen zuten, baloiaren jabe egin zirelarik. 16. minutuan, Astudillok jaurtiketa on bat atera zuen, baina Sergiok atepetik atera zuen zartakoa. Deportivok falten bidez izan zuen aukera bakarren bat. Adibidez, Filipek buruz egindako errematea Ricardok desbideratu zuen hasierako minutuetan. Lotinaren taldeak gogor jokatu zuen, baina jokalariek ez zuten txartelik ikusi bigarren zatira arte. Atsedenaldira gol gabeko berdinketarekin joan zen partida.

Atsedenaldiaren ondoren, jokoa gogorragoa izan zen, baina Osasuna Depor baino gehiago zen. Hori bai, ez zuen gola lortzen eta halako baten, 62. minutuan, galiziarrek kontraeraso bat antolatu eta penaltia behartu zuten. Sergiok jaurti zuen penalti hori eta 0-1ekoa ezarri zuen markagailuan. Momentu horretatik aurrera, Zigandak, aldaketak egin zituen, baina alferrik, Osasuna ez baitzen gola sartzeko gai izan.

Azkenean, Osasunak galdu (0-1) eta jaitsieratik hiru puntura daude.

Fitxa teknikoa:

Osasuna: Ricardo; Azpilikueta, Krutxaga, M. Flaño, Corrales; Puñal, Astudillo (Pandiani, 75'), Juanfran (Hector Font, 59'), Plasil, Vela; eta Sola (Dady, 59').

Deportivo: Aouate; Coloccini, Pablo Amo, Lopo, Barragan (Cristian, 60'), Pilipe; Sergio, De Guzman, Wilhensson (Rodriguez, 78'), Taborda; eta Xisco (Riki, 65').

Gola: 63'; Sergio (penaltiz), 0-1.

Horrela bizi izan dugu partida eitb24.com-en

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta