logo de eitb24
2008ko uztailak 09 | 10:08:13
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Beste kirol batzuk

XIII. GERNIKAKO DUATLOIA

Silva eta Fritova, onenen artean onenak

2008/04/20

Taldeka sailkapenean onenak, emakumezkoetan, Bilbaotri Triatloi Taldea, eta gizonezkoetan, Inverse Ditec Triatlo Vilanova taldea, izan ziren.
Sergio Silva, onena Gernikako Duatloian

argazkia handitu

Sergio Silva, onena Gernikako Duatloian

Erlazionatutako galeriak


Larunbata honetan, herriko bake museoaren hamargarren urteurrenarekin bat eginez, Gernikako duatloiaren hamahirugarren edizioa ospatu da, mundu mailako duatletarik onenen partehartzearekin. Proba, Urdaitri Triatloi Taldea eta ETFk antolatu dute eta 400 partehartzaile izan ditu irteera lerroan, Euskal Herriko duatloi zirkuitorako seigarren proba puntuagarria eta sprint (5km-24km-2,5km) distantzian lastertu dena.

Irabazleak, onenen artean gailendu direnak, Vendula Fritova (Ekol Triatlon Team) txekiarra eta pasa den urteko garailea, 1:17.06ko denborarekin eta Sergio Silva (Morais Portugal) portugaldarra 1:06:41ko denbora behar izan duelarik, izan dira. Bi kategoriek ikaragarrizko maila izan dute lasterketari hasiera eman zaionetik, atsedenerako unerik gabe, ez Gernikako kaleetan zehar, ezta Urdaibako Biosfera Erreserbako paisaia zoragarrian ere, bertatik igaro delarik bizikleta saioa.

Emakumezkoak izan dira lehenak irtetzen eta oinezko lasterketako lehen metroetan bost emakumezkok osatutako taldea nabarmendu da, Vendula eta Radka Vodickova, txekiarrak eta taldekideak biak, eta Alexandra Louisin (Toc Cesson Sevigne) frantziarra, Virginia Berasategi (Ipar Kutxa Auzokoa) bilbotarra eta Elena Garcia (Bricoblock-Esproten) izan dira, lasterketa hasieratik bukaera bere esku izan dutenak. Bizikleta saioaren ondoren, lehen hirurak lehendabizi iritsi dira, beraien artean lasterketa jokatuz. Frintova, lehena izan da helmugan, bigarren frantziarra bederatzi segundutara eta hirugarren beste txekiarra, Vodickova hogeita hamabi segundutara. Aipatzekoa da Berasategik lortutako laugarren postua ere.

Gizonezkoak orduerdi beranduago atera dira eta oinezko lasterketako lehen kilometroetan hamabi duatletez osatutako talde bat osatu da lasterketa buruan, Roger Roca (Roca Runing) kataluinearrak ezarri duen erritmo gogorrari aurre eginez, berau lehen transiziora lehen postuan iritsiz. Nicolas Capoferri (Gonfreville-Spiuk) frantziarra ordea, bizikleta saioan izan duen indarrak lagunduta, pelotoitik segundu batzuk alderatzea lortu du, azken ataleko oinezko lasterketararte bakarrik joanik, Siva portugaldarrak egin duen azken ataleko partzial ikaragarriak garaipena eskuratu arazi dio ordea, Capoferri zortzi segundutara helduz. Hirugarrena helmugan Roca kataluinearra izan da hamabi segundutara. Lehen euskalduna, Gernikan bizi den Javier García (Kebi Sport) izan da, amargaren postuan iritsiz.

Taldeka onenak, emakumezkoetan Bilbaotri Triatloi Taldea eta gizonezkoetan Inverse Ditec Triatló Vilanova Catalan izan dira.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta