logo de eitb24
2008ko uztailak 24 | 04:41:57
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Beste kirol batzuk

ESKUBALOIA (ERREGE KOPA)

Ez da final euskaldunik egongo

2008/04/20

Portlandek eta Arratek ezin izan zituzten finala jokatuko duten F.C. Bartzelona eta Ciudad Real gainditu.
Portlandek eta Arratek ezin izan zituzten finala jokatuko duten F.C. Bartzelona eta Cuidad Real gainditu. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Portlandek eta Arratek ezin izan zituzten finala jokatuko duten F.C. Bartzelona eta Cuidad Real gainditu. Argazkia: EFE

Talde nafarrak eta gipuzkoarrak galdu egin zituzten beraien finalerdietako partidak. Lehenengo, Portlanden txanda izan zen eta hauek F.C. Bartzelona zuten aurkari.

Partida hasieran Bartzelona askoz hobeto kantxaratu zen, bai defentsan, baita erasoan ere. Katalanak jarri ziren aurretik markagailuan, baina nafarrek azkar erreakzionatu eta markagailuan aldeak murriztea lortu zuen. Lehen zatia 12-13ko emaitzaz bukatu zen katalanen alde.

Bigarren zatia lehenengoaren pare hasi zen, baina Portlandek ez zuen inoiz etsi. Hori bai, azkenean, F.C. Bartzelonak garaipena lortu zuen 29-31ko emaitzaz.

Fitxa teknikoa:
Portland San Antonio (12+17): Svensson, Ruesga (7), F. Hernandez (3), Ortigosa (3), Malmagro (6, 1p), Nikolic (7), Balic, Dominikovic, Kjelling, Matosevic (ps), Juancho Perez, Jorgensen (3).

Bartzelona (13+18): Losert, Noddesbo (1), García (2), Lozano (6), Ugalde (1), Nagy (6), Rocas (3, 1p), Tomas, Garabaya (6), Iker Romero (5, 2p), Nenadic, Larholm (1).

Markagailua bost minuturo: 1-3, 3-4, 6-7, 9-7, 11-10, 12-13 (atsedenaldia). 13-15, 15-18, 19-20, 22-23, 24-27 y 29-31.

Partida hau bukatu eta Ciudad Realen aurka jokatu behar zuen Arrateren txanda iritsi zen.

Mantxako taldea zen faborito nagusia eta ia partida guztian zehar aurretik joan zen markagailuan. Arratek gogo asko jarri zuen eta 46. minutuan bi golera jartzea ere lortu zuen, baina ez zuen markagailuari buelta emateko indarrik eduki. Azkenean Ciudad Real nagusitu zen 34-31ko emaitzaz.

Fitxa teknikoa:
Ciudad Real (19+15): Sterbik, Laen (8), Kallman (4), Pajovic (1), Stefansson (2), Roberto Garcia (1), Metiicic (1), Rutenka (9, 4p), Zorman (1p), Alberto Entrerrios (3), Viran Morros (1), Masachs (3) eta Dinar.

Arrate (15+16): Malumbres, Jurkiewizs (1), Arrieta (4), Aldazábal (5), Vargas, Berrios (4), Arroyo (1), Vucinic (ps), Salaberría (1), Karou (6), Kobin (1), Rudovic (5, 2p), Gárate (1) eta Cutura (2).

Markagailua bost minuturo: 4-3, 8-5, 11-7, 13-10, 16-12, 19-15 (atsedenaldia). 20-16, 23-18, 26-22, 28-25, 32-27 y 34-31.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta