2008/04/20
Partidaren lehen laurdena motel hasi zuten bi taldeek, baina lehenengo hamar minutuak nahiko berdinduak izan ziren. iurbentiak lehen falta bederatzigarren minutuan egin zuela ere aipagarria zen. Lehen laurdenaren bukaeran, Bilbao Basketek puntu bakarreko aldea lortu zuen (19-20).
Bigarren laurdenean, Pamesa hobeto kantxaratu zen eta markagailuan aurretik jartzea ere lortu zuen. Hala eta guztiz, berdintasuna zen nagusi. Atsedenaldira berdinduta irtisi zen partida (35-35).
Atsedenaldia eta gero ere, Pamesa erasokor atera zen, baina alde txikia lortu orduko Bilbao Basketek erantzun egiten zion. Hala ere, azken minutuetan etxekoak gehiago asmatu zuten saskiaren aurrean eta sei puntuko errenta lortu zuten (56-50).
Azken laurdena hasi eta lasterrean, bi teknika adierazi dizkiote Huertasi eta hor abantaila hartu du Pamesak. Ordutik aurrera abantaila handia lortu zuen Pamesak eta ezer gutxi egin zezakeen Bilbao Basketek. Azkenean bilbotarrek galdu egin zuten 85-73ko emaitzaz.
Salgadok lortu zuen iurbentiak ACB Ligan sartu zuen 10.000. puntua.
Fitxa teknikoa:
Pamesa Valentzia: Douglas (21), Williams (11), Milojevic (10), Timinskas (4), Barac (2)- hasierako bostekoa- Garces (4), House (14), Claver (6), Oliver (12) eta Miralles (1).
Iurbentia Bilbao Basket: Huertas(10), Recker (14), Banic (11), Lewis (2), Weis (4)-hasierako bostekoa- Savovic (3), Salgado (16), Vazquez (5), Pasalic (6) eta Ilic (2).