2008/04/19
Valladolid eta TAUren arteko partidak hasiera nahasia eduki zuen bi taldeek ez dutelako lehen bi minutuetan saskiratzerik lortu. Hori bai, bostgarren minutuan gasteiztarrek zazpi puntuko aldea atera zioten Grupo Capitoli. Une horretatik aurrera, etxeko taldearen erreakzioa etorri zen eta hauek aldea murriztea lortu zuten, bi puntura jarriz. Azken laurdena, hiru puntuko abantailaz bukatu zuen TAUk (17-20).
Bigarren laurdenean, Spahijaren taldeak aurkaria mendean hartu zuen lehen minututik eta abantaila handia lortu zuen. Esaterako, hamabosgarren minutuan, TAUk hamabi puntuko aldea zeukan markagailuan eta gorantz joan zen abantaila hori. Atsedenaldira 17 puntuko aldeaz joan zen talde gasteiztarra (29-46).
Atsedenaldiaren ondoren, ez zen talde bat ere bestea baino gehiago izan eta markagailuan zegoen abantaila mantenduz zihoan 16 eta 20 puntuen artean, beti ere Baskoniaren alde. Azken laurdenari hamazortzi puntuko abantailaz ekin zion TAUk (50-68).
Neven Spahijaren taldeak ez zuen arazo gehiegi eduki abantaila mantendu garaipena lortzeko. Aste gogorra pasa zuten arabarrek, baina garaile atera ziren Valladoliden, 69-92ko emaitzaz.
Fitxa Teknikoa:
G. Capitol Valladolid: J.Gomis (20), Corrales (2), Boddicker (11), Oscar Yebra (15) y B. Eley (10) – hasierako bostekoa- Evtimov (8), Rodrigez (2) eta San Miguel (1).
TAU Ceramica: Racocevic (11), Planinic (12), Teletovic (18), Spliter (10) y Mickeal (20) –hasierako bostekoa- Prigioni (6), Vidal (11) eta Singleton (4).
Euskadi Irratiko azken albistegia