2008/04/19
Akaba Bera Berak urrezko garaipena lortu zuen etxean Brasov taldea 28-27 irabazita. Europako Errekopako joaneko partidan izan ziren nagusi gipuzkoarrak, baina finalerako txartela datorren larunbatean erabakiko da Errumanian.
Partida zirraragarria izan zen hasieratik, eta neurketako lehen zatian errumaniarrak izan ziren nagusi. Bigarrenean, kalitatea eta indarra erakutsi zuen Akabak eta azkenean gol bateko aldea eskuratu zuen.
Fitxa teknikoa:
28. Akaba Bera Bera: Bouveret, Eider Rubio (4), Valverde (2), Patri Pinedo (6, 2 penaltiz), Garmendia (4, 3 penaltzi), Ziarsolo (2), Agirre (3) -hasierako taldea- Esme Lopez (1), Tervel (5, 1 penaltiz), Sanroman (1), Petrinja, Mínguez, Krnic, Puche eta Aisa.
27. Rumentul Urban Brasov: Spirova, Damian (2), Vintila (2), Niculae (6), Neagu (8, 1 penaltiz), Woo Sun Hee (4), De Sousa -hasierako taldea- Gogiria (1) Barcan (1), Munteanu, Alexandrescu (1), Sorodoc (2) eta Chung Eun Hee.
Markagailua bost minuturo: 4-1; 5-4; 6-6; 7-8; 10-10; 12-14- atsedenaldia- 15-16; 18-18; 20-19; 24-21; 25-24; 28-27.
Euskadi Irratiko azken albistegia