logo de eitb24
2008ko uztailak 06 | 15:08:42
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Alaves

LAS PALMAS-ALAVES (2-1)

Amaiera arte sufritu beharko dute gasteiztarrek

2008/04/19

Salmeronen mutilek ezin izan zuten nagusi izan zen Las Palmas gainditu. Liga bukatzeko zortzi jardunaldiren faltan, Alavesen egoera larria da oraindik ere sailkapenean.
Alavesek Las Palmasen galdu du. Argazkia: EiTB

argazkia handitu

Alavesek Las Palmasen galdu du. Argazkia: EiTB

Alaves ez zen lasaitasunaren garaipena lortzeko gai izan (2-1). Etxeko taldeak erraz hartu zuen Alaves mendean lehen zatian. Nagusitasuna hasieratik erakutsi zuen eta arrisku handiko jokaldiak zailtasun handiegirik gabe sortu zituen.

Sergio Suarezek, buruz, 1-0ekoa sartu zuen lehen zatiko 20. minutuan. Gasteiztarrek ez zuten suspertzeko denborarik izan eta gainera bigarrena jaso zuten atsedenaldira heltzeko hamar minutu falta zirenean. Sergio Suarezek berak gol bikaina lortu zuen.

Sergiok 53 minutuan sartu zuen golak emozioa eman zion partidari (2-1). Alavesek hobeto eta konfiantza gehiagorekin jokatu zuen Logroñoko jokalariaren golari esker, baina ez zen markagailuari buelta emateko gai izan.

Liga bukatzeko zortzi jardunaldiren faltan, Alavesen egoera larria da oraindik ere sailkapenean (38 puntu).

Hasierako hamaikakoak:

Las Palmas: Santamaria; David Garcia, Samuel (Juanpa 18'), Lopez Ramos, Christian; Trashorras, Cobas, Nauzet (Tete 81'), S. Suarez; Adrian Colunga eta Marcos Marquez.

Alaves: Bernardo; Edu Alonso, Gaspar, Tarantino, Calderon; Mena, Sergio, Lacen, Gabri (David Aganzo 59'); Stevanovic (Toni Moral 45'), Adrian Lopez.

Golak:

Sergio Suarez 20' (1-0)
Sergio Suarez 35' (2-0)
Sergio 53' (2-1)

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta