logo de eitb24
2008ko maiatzak 17 | 06:49:32
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Athletic Club

ATHLETIC CLUB-VALENTZIA

Caparros: "Jokalarien motibazioa ez da jaitsi"

2008/04/19

Ociok min du ezker belaunean eta ezin izango du jokatu. Ustaritz, Susaeta eta Etxeberria izango dira hamaikakoko nobedadeak.

Joaquin Caparrosek ez du zaleek jokalarien profesionaltasuna ezbaian jartzerik gura. Jakin badaki Riazorren neurketa txarra jokatu zutela. Horregatik, jarraitzaileak "ahozapore gozoarekin" utzi gura ditu Valentziaren aurkako partida oastean. Baina, eguneroko lanean finak direla berretsi du. "Motibazioa eta garaipen gosea duela bost jardunaldi genuen berbera da", azaldu du teknikari zuri-gorriak.

Athleticek gauza asko ditu jokoan Koemanek zuzentzen duen taldearen aurka. Batetik, erabateko lasaitasuna emango dion garaipena eskuratu gura du. Bestetik, Intertotorako sailkatzeko ateak zabalik mantendu gura ditu. "Europan sartzeko bide guztiak jorratzea positiboa da".

Horretarako, egungo Kopako txapelduna hartu beharko du mendean. Valentziaren egoera berezia da. Kopak Europarako ateak zabaldu dizkio, baina mailari eusteko puntuak behar dituenez, ez du garaipenaz gozatzeko aukerarik izan. Caparrosek loreak baino ez dizkio bota Koemanen taldeari. "Talde gisa zein jokalariak banan banan hartuta goi mailako taldea da".

Hiru aldaketa hamaikakoan

Caparrosek igandeko partidarako dituen arma guztiak erakutsi ditu. Hiru aldaketa egingo ditu hamaikakoan. Atzealdean Ustaritzek jokatuko du Ocioren partez. Gasteiztarrak arazoekin jarraitzen du ezker belaunean. Zelai erdian Susaeta ariko da David Lopezen partez, eta Etxeberria izango da Garmendiaren lekuan ariko den jokalaria. Elgoibartarrak 413. neurketa jokatuko du Ligan elastiko zuri-gorriarekin. Beraz, Txetu Rojoren marka berdinduko du.

Athletic: Armando; Iraola, Ustaritz, Amorebieta, Koikili; Susaeta, Javi Martinez, Yeste, Gabilondo; Etxeberria eta Llorente.

Valentzia: Hildebrand edo Mora, Miguel, Albiol, Alexis, Caneira, Arizmendi edo Joaquin, Baraja, Marchena, Mata, Villa eta Morientes.

Epailea: Rubinos Perez
Futbol-zelaia: San Mames.
Ordua: 21:00.

Albiste hau promozionatu:


Bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta