logo de eitb24
2008ko maiatzak 17 | 06:29:30
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Eibar

EIBAR-CASTELLON

Mandiolak taldearen erregulartasuna goraipatu du

2008/04/19

Eibarren egoera ona da sailkapenean eta hori lortzeko, erakutsi duen erregulartasuna da gakoa.
Mandiola entrenatzaileak hirugarren garaipena jarraian lortu nahi du. Argazkia: EiTB

argazkia handitu

Mandiola entrenatzaileak hirugarren garaipena jarraian lortu nahi du. Argazkia: EiTB

Eibarrek erregulartasun handia erakutsi du denboraldi guztian zehar eta horren ondorioz ongi sailkatuta dago. Alavesi eta Cordobari irabazi eta gero, Javier Mandiola entrenatzaileak hirugarren garaipena jarraian lortu nahi du.

"Orain arte ez ditugu hiru partida jarraian irabazi, baina inoiz ez ditugu bi partida baino gehiago jarraian galdu eta talde handiek ez dute hori lortu", adierazi zuen eibartarren entrenatzaileak.

Bederatzi jardunaldi geratzen dira Liga bukaerarako eta Eibarrek era positiboan amaitu nahi du denboraldia. Mandiola entrenatzailea baikor azaldu zen horren inguruan eta Ipuruan garaipena lortu nahi du Salamncaren aurka. Ipuruan, hamahiru puntu lortu ditu Eibarrek azken hamabostetatik.

Luis Codina eta Joseba Del Olmo min harturik dira, baina entrenatzaileak, biek jokatuko dutela adierazi zuen.

Albiste hau promozionatu:


Bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta