2008/04/18
Bilbao Basketeko entrenatzailea den Txus Vidorretak, bere taldeak hogei garaipen lortzea sari justua izango zela adierazi zuen, jokalariek lan asko eta lan ona egin baitute denboraldian zehar.
"Irabazteko ilusio handia daukagu, baita hiru garaipen eta erdiko estatistikarekin jarraitzekoa ere. Play-offean sartuko gara, kontua noiz sartuko garen jakitea da. Ez dugu presarik. Hemeretzi garaipenekin nahikoa da eta garaipen hori azkar lortzen badugu, hogeigarrenaren bila joango gara. Kopuru hori justua izango litzateke taldeak egin duen lana ikusita" esan zuen Vidorretak.
"Taldea, gutxienez seigarren postua lortzeko motibaturik ikusten dut. Denboraldiko momentu onenean gaude, Kopan egon ginena baino hobeto. Taldeak horrela jarraitzea nahi dut, baita denboraldi bukaera eta play-off on batzuk egitea ere. Hori da nire ilusioa", gaineratu zuen entrenatzaile bilbotarrak.
Vidorretarentzat, argi dago, Pamesari irabaziz gero, iurbentiak bostgarren postua eskura edukiko duela.