
2008/04/18
Juanma Lillok, beste behin, jokalari guztien gaindik taldeak orohar duen jarrera nabarmendu nahi izan du. “Egoera desberdinen gaindik daude. Egia esan, Realaren etorkizuna euren esku dagoela jakiteak lasaitu egiten nau” esan du.
Xabi Prietoren lesioaren inguruan, gainontzeko taldekideak ere ondo ari direla lanean gogoratu du. “Bere ordez aritzen denak Xabik egiten dituen gauza batzuk, beharbada, ez ditu hark bezain ondo egingo, baina beste batzuk, agian hobe egingo ditu. Jokalarien batasunak sortzen duen talde sendo batengan aparteko konfiantza dut, eta uste dut badugula Xabiren lesioa gainditzeko adina gaitasun”. Aurkariari buruz galdetu zaionean, aurreko denboraldian maila galdu zuten hiru taldeetatik igotzeko borrokan dagoen bakarra Reala dela gogoratu du. “Hori kontuan izatea komeni da, batik-bat, esku artean zer nolako jokalariak ditugun jakiteko”. Nastic, nahiz eta mailari eusteko borrokan murgilduta egon, iragan denboraldian Lehen Mailan ziren jokalari asko dituen taldea dela gogoratu du.
Zelai erdian errondoa, eta bi aurrelari
Itxura guztien arabera, Juanma Lillok, beste behin, aldaketak egingo ditu igandeko partidari begira. Hala, zelai erdian errondoa eta aurrean bi jokalari ariko direla ematen du. Gaur ikusi denagatik, ondorengo hamaikakoa zelairatu dezake Lillok Nasticen aurka igandean (Anoeta, 18:00):Riesgo; Carlos Martinez, Labaka, Mikel Gonzalez, Castillo; Garitano, Martí, Aranburu, Merida; Diaz de Cerio, Victor.
Ustezko hamaikakoak:
Reala: Riesgo; Carlos Martinez, Labaka, Mikel Gonzalez, Castillo; Garitano, Marti, Fran Merida, Aranburu; Victor eta Diaz de Cerio.
Gimnastic: Ruben, Oscar Lopez, Abraham, Mairata, Mingo; Abel, Medina; Campano, Jandro, Maldonado; eta Moises.
Epailea: Iglesias Villanueva
Futbol-zelaia: Anoeta.
Ordua: 18:00.