logo de eitb24
2008ko maiatzak 16 | 19:50:32
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Athletic Club

ATHLETIC CLUB

Etxeberria: "Gure profesionaltasuna ezin da ezbaian jarri"

2008/04/18

Aurrelari gipzukoarra hasierako hamaikakora bueltatu daiteke Valentziaren aurka.

Athleticek lehenbailehen eskuratu gura du salbazioa bermatuko dion puntu kopurua. Ez dago helburutik urrun, baina lasai egoteko beharrezkoa da puntu bat edo beste irabaztea. Bide batez, Riazorren egindako partida txarra alde batera uzteko gogoa agertu dute futbolariek. Jokalariak ez datoz bat entzun dituzten kritika askorekin. "Sasoi bukaeran ez gara lasaituko. Gure jokoa kritikatu daiteke, baina gure profesionaltasuna ezbaian jartzea errespetu falta da", adierazi du Etxeberrriak.

Elgoibartarra hasieratik aritu daiteke Valentziaren aurka. Riazorren ez zuen jokatzeko aukerarik izan eta duela jardunaldi bi ere bigarren zatian zelairatu zen. Jokatuz gero Txetxu Rojoren marka berdinduko du. Elastiko zuri-gorriarekin Ligan jokatzen duen 413. neurketa izango da, alegia. Markak marka irabaztea da elgoibartarraren xede nagusia. "Valentziak partida osoa jokatu zuen Kopako finalean. Gure asmoa Koemanen taldeak Ligan dituen arazoei jarraipena ematea da".

eitb24-ko Athleticen blogean zure iritzia eman.

Albiste hau promozionatu:


Bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta