2008/04/18
Unai Basurkoren Pakea Bizkaia ontzia berriz ere uretaratu dute. Pakearekin egin zuen Velux Five Oceans proba, baina etorkizuneko beste abenturetarako moldatu egin dute, eta ostiral honetan bataiatu zuten berriz.
Sokak moztearekin bat prest da Pakea heldu den hilaren hasieran Ipar atlantikoa zeharkatzeko, Playmuthetik Bostonera.
Denboraldiko bere erronka ordea Vandeé-globe da, azaroan, munduari bira ematen saiatuko da geldialdirik gabe.
Euskadi Irratiko azken albistegia