logo de eitb24
2008ko irailak 05 | 08:44:41
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Politika

AUZITEGI NAZIONALA

Amnistiaren Aldeko Mugimendua: "Zigor politikoa da epaiketa"

2008/04/18

Amaia Izko defentsaren abokatuak eta Julen Larrinaga Askatasunaren bozeramaileak salatu dutenez, haien kontrako prozesu judizialak ez du "berme juridikorik" eta "inpartzialtasunik gabe" emango da ebazpena.

Amnistiaren Aldeko Mugimenduak gaur salatu duenez, datorren astelehenean Auzitegi Nazionaleko laugarren aretoan haien kontra egingo den epaiketak ez du "berme juridikorik" eta helburua "zigor politikoa" ezartzea denez, "akusatuen defentsari ez zaio tarterik emango eta auzitegiak ez du inpartzialtasunik izango".

Amaia Izko defentsaren abokatuak eta Julen Larrinaga Askatasunaren bozeramaileak agerraldia egin dute gaur Donostian. Polizia Nazionalak Gipuzkoan bart egin duen polizia-operazioa ere izan dute hizpide eta atxilotutako hamar gazteak "erabat babesik gabe" daudela eta "inkomunikazioa bezalako salbuespen egoeran" ipini dituztela arbuiatu dute.

Izkok adierazi du epaiketa hori ezingo litzatekeela "inola ere" auzitegi arrunt batean egin. Izan ere, Abokatuaren arabera "Auzitegi Nazionalaren moduko auzitegi politiko bat" behar da, "aukera politiko jakin bat zigortzeko eratua" da eta.

Izkok Jarrai-Haika-Segi eta 18/98 makrosumarioei egin die erreferentzia hori arrazoitzeko. Ekimen sozial eta politikoak "laguntza delitu" moduan ebaztea eta "euskal preso politikoen kontrako neurriak" hartzea egozten diote Auzitegi Nazionalari, zigortzea helburu duten "erabaki politikoak" direla argudiatuz.

"Auzitegi Nazionalaren ekintzak eta horren existentzia bera salatu dituena epaituko du Auzitegi Nazionalak, arrazoi horiexengatik gainera", azpimarratu du.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta