logo de eitb24
2008ko uztailak 21 | 01:01:07
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

MAPA AKUSTIKOA

Abando, Deustu eta Errekalde dira Bilboko auzorik zaratatsuenak

2008/04/18

'Bilboko Mapa Akustikoa' delakoaren arabera, hiriko gunerik lasaienak Otxarkoaga, Txurdinaga eta Uribarri dira. Trafiko gehien jasaten duten guneak A-8 autobidearekin lotuta daudenak dira.

Abando, Deustu eta Errekalde guneak dira Bilboko zaratatsuenak. Hirian populazioaren %14ak gomendagarria dena baino zarata maila altuagoak jasaten ditu, gauetan.

'Bilboko Mapa Akustikoa' delakoaren aurkezpenean jakinarazi ditu datuok Julia Madrazo Bilboko alkateorde eta Etxebizitza Sailaren zinegotziak. Madrazok onargarritzat hartu zituen datuak. Zinegotziaren arabera, trafikoa da zarataren kausa nagusia, izan ere, ez dago industria gune garrantzitsurik populazioa bizi den alboan. "Esperantza faltsurik" eskaini nahi ez duela azaldu du, hiritik trafikoa kentzea lan zaila izango baita, bere hitzetan.

Mapa honen arabera, trafiko gehien jasaten duten guneak hiria A-8 autobidearekin batzen dutenak dira, Errekalde, Deustu eta hirigunearekin batzen dutenak, Abando barrukoak eta itsasadarraren ertza dira. Kalerik zaratatsuenak honakoak lirateke: Autonomia, Agirre Lehendakariaren etorbidea, Enekuri zeharkalea, Kale Nagusia, Hurtado Ametzaga, Juan Garai eta Errekalde zumarkalea. Auzo lasaienak Otxarkoaga, Txurdinaga eta Uribarri dira.

Zarataren mapa honek 100.000 euroko aurrekontua izan du eta edozein momentutan berritu daiteke. Madrazoren sailak bederatzi hilabete barru burutuko duen Akzio Plana egiteko balio du.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta