logo de eitb24
2008ko uztailak 07 | 02:43:59
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Osasuna

OSASUNA

Kike Sola: "Osasunarekin soilik negoziatzeko agindu diot nire ordezkariari"

2008/04/18

Athleticen ustezko interesaz ezer ez dakiela aitortu du Osasunako aurrelariak.

Osasunak entrenamendu saio arina egin zuen ostiralero legez. Euripean futbol-tenisean aritu ziren gorritxoak, eta larunbata goizean itzuliko dira Taxoarera Deportivoren aurkako norgehiagoka prestatzen jarraitzeko.

Entrenamenduaren ostean Kike Sola agertu zen hedabideen aurrean, eta Cascanteko aurrelariak argi hitzegin zuen bere etorkizunaz zein taldearenaz. Datorren denboraldian Athleticek fitxatu dezakela dioten zurrumurruei erantzun zien Cascantekoak: "Osasunarekin soilik negoziatzeko agindu diot nire ordezkariari. Hemen jarraitzea nahi dudala esan dut beti. Nik ez dakit kanpoan zer egon daitekeen, igandeko partidan eta Osasunan jarrita baitut arreta guztia. Hemen segitzea da nire asmo bakarra, eta Athleticen ustezko interesaz ezertxo ere ez dakit", esan zuen Osasunako aurrelari gazteak.

Baina garrantzitsuena taldea da, ez Kike Sola, eta horrexegatik golak egitearekin itsutzerik ez zuela nahi ere onartu zuen Solak. Igandean Deportivori (bere ustez beste talderen baten diru-saririk ere izan dezakete galiziarrek)irabaztea erabakigarria izan daiteke bere ustez: "Espanyolen aurkako garaipenak konfiantza eman digu, eta Deportivoren aurkako lehia erabakigarria dela badakigu. Irabaziz gero arnasa apur bat hartuko dugu, lasaiago egongo gara. Nola edo hala irabazi beharreko partida da, Zaragoza eta Recreativoren arteko neurketan zer gertatzen den berdin zait, mailari eustea gure esku dago", esan zuen aurrelari nafarrak.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta