logo de eitb24
2008ko uztailak 21 | 00:57:58
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Beste kirol batzuk

ESKUBALOIA (ERREGE KOPA)

Portland San Antoniok ere, finalerdiak jokatuko ditu

2008/04/18

Portlandek irabazi egin zion Valladolidi (40-30) Kopako final-laurdenetan. Arrate eta San Antonio finalerdietan egongo dira.
Cabanasen mutilek Bartzelona izango dute aurkari finalerdietan.

argazkia handitu

Cabanasen mutilek Bartzelona izango dute aurkari finalerdietan.

Portland San Antoniok Errege Kopako finalerdietarako txartela lortu zuen Valladolidi irabazita (40-30). Partida orekaturik izan zen hasierako minutuetan baina azkenean, nafarren eskarmentu handiagoa erabakigarria izan zen.

Nafarrek makal hasi eta bikain amaitu zuten. Kosta zitzaien partidaren erritmoa hartzea, baina markagailuan errenta hartu zutenetik aurrera, lasaitasuna berreskuratu eta euren kalitatea pistan erakutsi zuten.

Fitxa teknikoa:

40 - Portland San Antonio (18+22): Svensson (Matosevic, o.a.); David Rodriguez (-), Dominikovic (2), Ruesga (1), Fernando Hernandez (8), Kjelling (4,2p), Crowley (1), Ortigosa (3), Malmagro (10,1p), Juantxo Perez (-), Jorgensen (1), Nikolic (9) eta Balic (1).

30 - BM Valladolid (17+13): Sierra; Prieto (5), Eduard Fernandez (-), Asier Antonio (-), Velasco (-), Victor Hugo (7), Chuchi Martinez (2p), Milosavjlevic (6,5p), Delgado Avila (-), Salva Puig (-), Perales (3) eta Muratovic (7).

Final-laurdenetako emaitzak:

Portland San Antonio 40 - Valladolid 30
CAI Aragoi 34 - Bartzelona 37
Ciudad Real 30 - Antequera 22
Arrate 34 - Leongo Ademar 26

Finalerdiak (larunbatean):

Bartzelona-Portland San Antonio (18:00)
Ciudad Real-Arrate (20:00)

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta