
2008/04/18
Realak arratsaldean egindako entrenaldiak ez du hamaikakoari begira ezer argitu. Juanma Lillok ezkutuan du Prietoren tokia nork hartuko duen, eta baita zein joko sistemaren aldeko apustua egingo duen ere. Mugimendu asko entseiatu ditu, tartean, errondoa ere bai.
Gari Urangak Prietoren tokia hartzeko prest dagoela azaldu duen bitartean, Fran Meridak- gaur bueltatu da Zubietara aurreko egunetan Espainiako selekzioarekin entrenatzen aritu ondoren- eskubian sekula ez duela jokatu onartu du.
Neskek Anoetan jokatuko dute
Realeko nesken taldeak Anoeta Estadioan esango dio agur Superligako denboraldiari. Igande honetan (12:00) Atletico Madrilen aurkako norgehiagoka dute azkena, eta sari gisa, Anoetan jokatzeko ohorea izango dute.
Hamabietatik aurrera jokatuko da partida eta sarrera doan izango da. Dudarik gabe, tan festa handia izango da, gazteenen 'Reala Cup'eko ospakizuna eta nesken taldeko izango direalako goizean zehar eta arratsaldean, berriz, lehen taldeko entrenaldia.