2008/04/17
Alaves Kanaria uharteetarantz habiatu zen Ostegunean, Las Palmasen aurkako partida bertan jokatzeko eta David Aganzo, Jairo Alvarez eta Toni Moral alta direlarik.
David Aganzo aurrelariak taldearekin bidaiatu zuen, baina ez da azken ordura arte jakingo hasieratik jokatuko duen edo ez. Madrildarrak ez du lesiorik jada eta zihurrenik bigarren zatian zelairatuko da.
Talde gasteiztarraren deialdia hamazortzi jokalarik osatzen dute eta berritasun nagusia Pinilla, harrobiko jokalria deialdian sartu dela da. Deialdi horretatik, Marcos Gondra, David Coromina, Raul Sanchez, Cabrera, Mateo, Nacho Garro, Angel Sanchez, Pablo Casar eta Miguel Perez erori dira.
"Ni beti irabaztera ateratzen naiz, baina ikusi beharko da partida nola ateratzen den", adierazi zuen Salmeronek. Gainera entrenatzaile gasteiztarrak honakoa gaineratu zuen aurkariaren inguruan: "Las Palmasek aurrelari oso arriskutsuak ditu Marcos Marquez eta Adrian Colunga adibidez. Bien artean hogei gol daramatzate denboraldi honetan eta Bigarren Mailako aurrelari onenen artean daude".
Euskadi Irratiko azken albistegia