logo de eitb24
2008ko abuztuak 30 | 04:56:31
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Gizartea

EGOITZA BILBON

Euskadi, Estatuko aitzindari klima aldaketari buruzko ikerkuntzan

2008/04/17

Ikerbasquek eta EHUk espainiar Estatuko lehen zentroa sortu dute fenomeno horren ondorioak eta konponbideak aztertzeko. Esther Larrañagak berrikuntzaren eskumena transferitzea eskatu dio Zapaterori.
BC3 klima aldaketaren ikerkuntzarako zentroaren aurkezpena. Argazkia: Ikerbasque

argazkia handitu

BC3 klima aldaketaren ikerkuntzarako zentroaren aurkezpena. Argazkia: Ikerbasque

Ikerbasque Ikerkuntza Zientifikorako Euskal Fundazioak eta Euskal Herriko Unibertsitateak BC3 Klima Aldaketaren Ikerkuntzarako espainiar Estatuko lehen zentroa sortu dute. Fenomeno horren azterketaren erreferente izateko nahiarekin jaio da BC3.

Tontxu Campos Hezkuntzako, Unibertsitateetako eta Ikerkuntzako Sailburua, Esther Larrañaga Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamendukoa, eta Juan Ignacio Perez Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea zentroaren aurkezpenaren arduradunak izan dira.

Zentro horretan, Anil Markandya Batheko (Ingalaterra) Unibertsitateko irakasleak zuzenduta, ingurumeneko 25 adituk osatutako talde batek ingurumen krisiaren ondorioak eta horiek zuzentzeko formulak aztertuko dituzte.

Zentroaren egoitza Bilbon egongo da, eta hasierako finantzaketa milioi bat eurokoa izango da. Ikerbasquek kopuru horren zati bat jarri du.

BC3 Basque Centre for Climate Change zentroaren helburua "klima aldaketaren ondorioei eta berotegi efektua duten gasen murrizketari buruzko ezagutza zientifikoa eta teknikoa sustatzea" izango da, prentsaurrekoan Esther Larrañaga Ingurumeneko Sailburuak esan duenez.

"Zentro honekin, gure artean klima aldaketak duen eraginaren inguruan lehiakortasun, berrikuntza eta ezagutza arloetako helburu orokorrak sendotzeko aparteko aukera izango du EAEk", gaineratu du Larrañagak.

Berrikuntzaren eskumena transferitzea

Beste alde batetik, bai "Zapateroren Gobernuari" bai "Cristina Garmendia ministroari", "berrikuntzaren eskumena transferitzea" exijitu die.

"Autonomia Estatutuan araututako eskumen bat da hori eta, beraz, legezkoa dena exijitzen ari gara, besterik ez", azpimarratu du Larrañagak.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta