
2008/04/17
Eibarrek ez ditu hiru partida jarraian irabazi aurtengo denboraldian eta asteburuan hori lortzeko aukera edukiko du. Horretarako, Castellon garaitu beharko du igandean Ipuruan.
Javier Mandiolak zuzentzen duen taldeak birritan eduki du hiru garaipen segidan lortzeko aukera. Lehen aukera, hirugarren eta laugarren jardunaldietan eduki zuen, Celtari (0-1) eta Nastici (2-0) irabaziz, baina Malagaren aurka galdu zuen (1-0), nahiz eta partida ona burutu.
Bigarren aukera, zazpigarren jardunalditik bederatzigarrenera bitartean eduki zuen Eibarrek. Cadiz (1-2) eta Granada 74 (0-2) gainditu zituzten eta hirugarren partidan kale egin zuen Teneriferen aurka (4-2) bi penalti kontran adierazi eta jokalari bat egotzi ziotelarik.
Asteburuan, eibartarrek, ez dute kale egin nahi hirugarren garaipen hori lortzeko.