logo de eitb24
2008ko uztailak 06 | 15:06:51
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Osasuna

OSASUNA

Azpilikueta: "Ezin gara nahastu, oraindik ez gara salbatu"

2008/04/17

Osasunako eskuin hegalekoaren ustez, hurrengo jardunaldia erabakigarria izango da.

Cesar Azpilikueta denboraldi bikaina burutzen ari da. Bere lehen urtea da Osaasunaren lehen taldearekin, eta 18 urteko jokalariak bikain erantzun du, zelai erdiko jokalaria izanagatik atzeladearen eskuin hegala bereganatuz Izquierdori eta Javier Flañori lehia irabaziz.

"Lehendabizko urtea gogorra izan ohi da, baina oso pozik nago. Momentuz denboraldia ez zait astunegia egin, eta ilusio itzelarekin etortzen naiz entrenatzera. Gazteontzat ez da erraza minutu asko jokatzeko aukera izatea, eta gozatzen ari naiz, egunetik egunera zerbait ikasten dut", esan du gaur Azpilikuetak Taxoaren.

Dena dela, taldearen egoerak kezkatzen du Azpilikueta, ez bere egoera pertsonalak. Eta Espanyolen zelaian irabazita salbatuta daudela uste dutenei mezua igorri die futbolari iruindarrak: "Ezin gara nahastu, oraindik ez gaude salbatuta. Jardun aldi hau erabakigarria izango da nire ustez, Zaragoza eta Recreativoren arteko partidak erabakiko baitu mailari eusteko zenbat puntu behar diren sasoi honetan. Dena dela, ezin duguna egin Deportivoren aurka galtzea da", adierazi du Osasunako jokalariak.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta