logo de eitb24
2008ko uztailak 07 | 03:09:30
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Surfa

WQS (PRO DURBAN)

Collazo kanporatua Hego Afrikan

2008/04/17

Hodei Collazok ezin izan du aurrera egin WQS zirkuitoko 6 izarreko Quiksilver Pro Durban txapelketan. Bere txandako azken postua bete du, eta ondorioz kanporatua izan da.
Pro Durban txapelketako momentu bat. Argazkia: Quicksilver

argazkia handitu

Pro Durban txapelketako momentu bat. Argazkia: Quicksilver

Erlazionatutako albisteak

Olatu gutxiko txanda izan da eguneko lehena, lau surflarien artean 16 olatu soilik hartu dituzte. Zarauztarrak bost hartu ditu, bi onenek 3.5 eta 5 puntu jaso dituztelarik. Txandako lehen minutuetan ezik, Collazo beti egon da sailkatze postuetatik kanpo. Emaitza hau ez da ona, 675 puntu emango dizkio QS zirkuitorako.

Euskaldunak ondo Bretignollesen

WQS zirkuitoko Europako bigarren proba jokoan da Frantzian, Vendee Surf Pro txapelketa, 4 izarrekoa. Euskaldun ugari daude parte hartzaileen artean.

Hirugarren kanporaketarako sailkapena lortua dute Kepa Acerok, Karlos Gomezek, eta Marcos San Segundok. Hori bera lortu dezake, oraindik ez baitu bigarren kanporaketako bere txanda burutu, Jatyr Berasaluzek.

Aldiz, kanporatuak izan dira, lehen kanporaketan Iker Fuentes, eta bigarrengoan Oier Illarramendi, Txaber Trojaola, eta Norman Landa.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta