2008/04/17
Eibarko Arratek eskubaloiko Errege Kopako lehenengo ezustekoa eman zuen Leongo Ademar taldea aise kanporatuta. Leondarrak faborito ziren baina ezin izan zuten gipuzkoarrekin.
Victor Debre hungariarraren taldea Ademar baino askoz gehiago izan zen bai erasoan eta baita defentsan ere. Leondarrek ez zioten partidari erritmoa hartu eta ez ziren euskaldunen kontraerasoak gelditzeko gai izan, batez ere atsedenaldiaren ondoren.
Gipuzkoarrak hasieratik markagailuan aurretik egon ziren. Hala ere, 21 minutuan Ademarrek norgehiagoka berdintzea lortu zuen (8-8).
Arratek, ordea, ez zuen etsi eta 24. minutuan hiru goleko errenta berreskuratu zuen (11-8). Ondoren, baina, krisitxoa bizi izan zuten eibartarrak eta 1-5eko partzialaren ostean atsedenaldira markagailuan atzetik heldu ziren (12-13).
Bigarren zatian, Arratek garaipenean sinisten zuela erakutsi zuen eta kontraerasoen eta defentsa bikainen bitartez erabakita utzi zuen neurketa erreztasun handiz. Bederatzi minuturen faltan Arratek 8 goleko errenta zuen (28-20) eta Ademarrek ezin izan zion inolaz ere arriskuan jarri kanporaketa.
Fitxa teknikoa:
34 - J.D. Arrate (12+22): Malumbres (Vucinic, o.a.); Jurkiewicz (11,3p), Arrieta (3), Ivo Diaz (4), Vargas (1), Berrios (4), Arroyo
(-), Salaberria (2), Carou (1), Kobin (3), Rudovic (1), Garate (-) eta Cutura (4).
26 - Ademar Leon (13+13): Lalilovic (Saric, o.a. (1)); Jakobsen (-), Valcic (-), Garralda (1), Castresana (2), Aginagalde (-), Laluska (3), Sarmiento (4), Krivochlykov (2), Stranovsky (4), Martins (4,2p), Urdiales (5) eta Sigurdsson (-).
Euskadi Irratiko azken albistegia