
2008/04/16
Xabi Prietok ez du berriro jokatuko denboraldi honetan, gaur goizean entrenatzen ari zenean besoa hautsi baitu. Arratsaldean ebakuntza egin behar izan diote, eta medikuek iragarri dutenez, bi edo hiru hilabete izango da bajan.
Aranburu: "Xabi faltan ez botatzen ahaleginduko gara"
Mikel Aranburuk Xabi Prietoren baja garrantzitsua dela onartu du. "Pertsonalki berekin egongo gara, animoak ematen uneoro. Aurrera begira, Xabi faltan ez botatzen ahaleginduko gara" esan du.
Dani Estrada izan liteke bere postuan aritu litekeen jokalarietariko bat. Zarauztarra komunikabideen aurrera azaldu da. "Pena da taldekide baten lesioarengatik sartzea", onartu du, baina "beti prest egon behar dugu jokatzeko, eta ni ondo nago fisikoki" adierazi du. "Presioa baino gehiago, aukera bat izan daiteke ondo egiteko eta taldeak hiru puntuak lortzeko" gaineratu du.