2008/04/16
Athleticeko jarraitzaileek ez dute Riazorreko partida ahaztu. UEFArako txartela eskuratzeko amets egiten hasi bezain laster galdu zuten ilusioa. Zuri-gorriek galdu egin zuten Deportivoren aurka, baina galtzeko moduak eman zien min zaleei. Koikilik ez du aitzakiarik jarri gura izan. "Normala da kritikak entzutea. Baina ez da ahaztea komeni aurrean maila oneko taldea geneukala. Galtzea sekula ez da ona, baina hurrengo neurketan zerbait gehiago emateko balio dezake", esan du Koikilik, "guk ez baitaukagu Liga amaieran lasai jokatzeko asmorik", gaineratu du ezker hegalekoak.
Athleticek Valentzia izango du aurkari igandean. Koemanek zuzentzen duen taldea oso sasoi txarra egiten ari da. Jeitsierko postuetatik aldentzea du xede, baina, era berean, Kopa irabazteko aukera du. Gaur jokatuko du finala Getaferen kontra. Athleticentzat Valentziak galtzea dela onena azaldu du Koikilik. "Luzapena jokatu eta nekatuta badaude hobeto. Era berean, guretzat hobea da Valentziak galtzea. Giro nahasia dago".
Athleticek lagunartekoa jokatuko du Portugaleten
Ligan jokatzeko aukerarik ez dutenak zelairatuko ditu Caparrosek 3. mailako liderraren aurka (Florida 18:00). Eurekin batera Goñi, Iturraspe, Eder, Muniain eta Guarrotxena gazteak arituko dira. Gurpegik prentsa agerraldia egingo du partida ostean.