2008/04/16
Arrateko helmuga tradizionalarekin batera, Eibar, Bakio eta Agurain izango dira aurtengo saioko puntu garrantzitsuak. Ikusgarritasunaren alde egin apustuan, antolatzaileek lehendabiziko bi etapen irteera eta helmuga herri berean jarri dute: lehen etapa Bakion hasi eta bukatuko da, bigarrena, aldiz, Agurainen.
Hortaz, aurtengo Euskal Bizikleta ez da Eibarko Unzaga Plazatik irtengo, Bakiotik baizik. Berrikuntza prozesu honetan, lasterketak ez du erlojupekorik izango eta, beraz, taldeen lan taktikoak berebiziko garrantzia izango du.
Euskadi Irratiko azken albistegia