logo de eitb24
2008ko uztailak 06 | 15:06:11
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Tau Baskonia

TAU CERAMICA

Klubak Mickeal eta McDonald zigor ditzake

2008/04/15

Neven Spahija entrenatzailea kritikatu zuten biek Bartzelonaren aurkako porrotaren ostean.

Pete Mickealek egin kritiken ostean, Will McDonald ere ez da isilik gelditu. Estatubatuarrak "hemen entrenatzaileak nahi duenak jokatzen" duela esan ondoren, "prestatzailea erabaki horien erantzule" dela gaineratu zuen. Pibota Bartzelonaren aurkako partidako bigarren zatian kantxan egon zen minutu eskasez ari zen, zalantzarik gabe.

"Garai zailak" bizitzea egokitu zaiola gaineratu zuen. Hala ere, kluban "gustora" dagoela eta taldekideekin harreman "oso ona" daukala adierazi zuen jokalari amerikarrak.

"Entrenatzailea, ordea, ez dago taldekideen maila berberan, nire ustez. Orain egin ahal dudan bakarra ahalik eta hobetoen lan egitea da denboraldia bukatu arte", azpimarratu zuen McDonaldek.

Mickealen eta McDonalden berbak ez dira garai onenean heldu, taldea denboraldiko une erabakigarrienean dagoelako eta nolabaiteko zigorra izan dezaketelako bi estatubatuarrek.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta