logo de eitb24
2008ko uztailak 07 | 02:42:01
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

EPAIKETA: NAGEL VS. UDALA

Amorebieta-Etxano: "Patata" pil-pilean

2008/04/15

Nagel "Patata" ospetsuaren egileak Amorebieta-Etxanoko Udala salatu du ingurua berritzeko proiektuan eskulturarentzat lekurik ez dagoelako. Auzia epailearen erabakiaren zain geratu da.

Amorebieta-Etxanoko Udalak duela bost urte egin zion Andres Nagel artistari eskultura egiteko eskaria; emaitza: zornotzarrek 'Patata' izenarekin bataiatu zuten urtutako brontzez egindako tona biko lana.

Orain, Amorebieta-Etxanoko Udalak ingurua berritu eta oinezkoentzako soilik jarri nahi du eta oinarrizko exekuzio proiektuan eskulturak ez dauka lekurik.

Udalak ohartarazi du berrantolatze proiektua ez dela behin betikoa eta azken erabakia oraindik hartu gabe dagoela.

Saioan proiektua egin duten arkitektoek adierazi dute inguruaren eraberritzearen ostean Nagelen eskultura ez litzatekeela inguruarekin bat etorriko.

Eskultorearen abokatuak, bestalde, esan du ez dagoela 'Patata' lekuz aldatzeko inolako interes publikorik, eta dagoeneko, proiektuko aurrekontuan sartu dituztela lana dagoen lekutik kendu, eta leku berrira eramateak sortuko dituen gastuak.

Nagelek, berriz, eskultura dagoen lekurako bereziki sortu zuela, eta eskulturak beste inon egon behar ez duela esan du.

Epaitegi berdinean egin zen 'Calatrava' kasu ospetsua. Orduan, erabilera publikoa interes estetikoaren gainetik gailendu zen.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta