
2008/04/15
David Vaughan albiste da berriz ere. Presidenteak arratsaldean berekin biltzeko asmoa du jokalariak ebakuntza behar duela konbentzitu eta hartara, beti ere Iñaki Badiolak dionaren arabera, Nicola Zigic Realera ekarri ahal izateko.
Dena den, ez dirudi erraza izango denik, galestarrak eguerdian "ondo" dagoela berretsi baitu. "Hiru aste daramatzat taldekideekin entrenatzen eta entrenatzaileak nahi badu, igandean Nasticen aurka jokatzeko moduan izango naiz. Ez dut ebakuntza beharrik, eta klubeko sendagileek ere hori da esan didatena".
Xabi Prieto osatu da
Xabi Prietok ezkerreko orkatila bihurritu zuen ostiraleko lan saioan. Celtaren aurka jokatu bazuen ere partida min hartuta amaitu zuen, eta atzo ez zuen entrenatu. Dena den, igandean Nasticen aurka jokatzeko "prest" dagoela adierazi du gaur, hurrengo egunetan hobera egitea espero baitu. Donostiarra, Lillori buruz ere mintzatu da.
"Taldea ondo dago, nahiz eta azken aldian aldaketa asko izan diren. Juanmak ideia berriak ekarri ditu, baloia atzetik aurreraino jokatzea nahi du, eta konfiantza asko ematen digu. Pixkanaka, bere ideiak barneratzen ari gara eta ea denok nahi ditugun emaitzak eskuratzen ditugun".