logo de eitb24
2008ko uztailak 21 | 03:24:19
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Tau Baskonia

TAU CERAMICA

Mickeal: "Entrenatzaile hobea izan behar du Spahijak"

2008/04/15

Hegaleko estatubatuarra ez zen Bartzelonaren aurkako porrotaren ondorengo Spahijaren berbekin ados agertu: "Ez da mentalizazio arazoa izan".

Pete Mickealek Neven Spahija entrenatzailea gogor kritikatu zuen Bartzelonaren aurkako porrotaren ardura nagusia leporatuz. Prestatzaile kroaziarrak jokalarien "mentalizazio faltan" jarri zuen porrotaren gakoa. Hegaleko estatubatuarrak, ordea, beste ikuspuntu bat eman zuen: "Ez dut uste mentalizazio arazoa denik. Nevenek hori esan badu, ez du asmatu. Ez da egia. Taldearen mentalizazioa entrenatzaileari dagokion lana da. Berak landu behar du arlo hau eta entrenatzaile hobea izan".

Gasteizko irrati bati egindako adierazpenetan, amerikarra ez zegoen batere pozik prestatzailearen eta jokalarien lanarekin: "Bartzelonaren aurka ez dugu energiarik eduki eta hori entrenatzailearen eta jokalarien errua da, talde osoarena. Entrenatzailearekin ez dut inolako arazorik. Bakarrik diot berak duela erantzunkizuna, bera da minutuak ematen dituena eta sistemak markatzen dituena".

Hau dena gertatu zen Grupo Capitol Valladoliden aurkako partidaren prestaketa astean. Neurketa garrantzitsua izango da sailkapeneko laugarren postua ziurtatzeko. Simas Jasaitis jokatzeko moduan egongo da, arinak baitira dituen gihar arazoak.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta