2008/04/14
iurbentia Bilbao Basketek helegitea aurkeztu du Saskibaloiko Apelazio Batzordearen aurrean ACB Ligako 27. jardunaldian Real Madrilen aurka jaso zuten porrotagatik.
Valenti Junyent ACBko epaileen zuzendariak Axel Hervelle Real Madril taldeko jokalariaren tapoiak baliorik ez zuela publikoki onartu zuen arren, Juan Ramon Montero Estevez ABCko diziplinazko epaileak ontzat eman zuen emaitza eta garaipena zuriei eman zien.
iurbentiak helegitea aurkeztea erabaki du klubeko zerbitzu-juridikoek jakitera emandakoaren arabera eta bertan emaitza aldatzea eskatu du.