logo de eitb24
2008ko uztailak 04 | 23:01:21
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Osasuna

OSASUNA

Ziganda: "Pixkanaka-pixkanaka, aurrera goaz"

2008/04/14

Mailari eusteko beharko den puntu kopurua datorren asteburuko Zaragoza-Recreativo neurketan erabakiko da Larraintzarko entrenatzailearen ustez.

Osasunako jokalarien aurpegietan nabarmena izan da poza asteko lehen lan saioan, izan ere, Espanyoli irabazita gorritxoen etorkizuna askoz argiagoa ageri da: "Pixkanaka pixkanaka aurrera goaz. Azken boladan zailena egiteko joera dugu, esaterako etxeko partidetan kale egin eta gero etxetik kanpo irabaziz. Baina emaitzak baino gehiago taldearen itxura nabarmenduko nuke, bigarren itzuli honetan taldea sendo agertzen da partida guztietan, eta une zailenetan ere elkarren ondoan izan gara denok. Hori da garrantzitsuena", adierazi du Jose Angel Zigandak ere, poza ezkutatu ezinik.

Zigandaren esanetan, mailari eusteko zenbat puntu gehiago beharko dituzten jakiteko goizegi da oraindik, baina lanak ez dituztela amaitu badaki Larraintzarkoak: "Mailari eusteko beharrezkoa izango den puntu kopurua datorren asteburuko Zaragoza-Recreativo partidan erabakiko da nire ustez. Zaragozak irabaziko balu, talde askok sufritu egin beharko dugu oraindik. Guk, dena dela, datorren igandean bigarren itzuliko talderik onena mendean hartzea da garrantzitsuena, 45 edo 46 punturekin ez dugu besteen emaitzei begira jarraitu beharrik izango eta", esan du Zigandak.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta