logo de eitb24
2008ko maiatzak 16 | 19:43:45
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Athletic Club

ATHLETIC CLUB

Der Spiegel astekari alemaniarrak Athletic izan du hizpide

2008/04/13

Walter Myerrek artikulu luze baten bitartez Athleticen filosofiaren klabeak azaldu zituen gaur egungo futbol globalizatuaren testuinguruan.

"Euskal talde harro batek nola globalizaziori aurre egiten dion" titulupean, Walter Mayr kazetariak, Athleticen filosofia aztertzen du Alemaniatik. Historia, zalegoa, mitoak, jokalariak… ezerk ez dio ihes egin alemaniako astekari honek jakaitera eman duen albisteari.

Jarraian, alemanez eginiko artikulu honetako zati garrantzitsuenak bildu ditugu euskeraraturik:

"Athletic, Europako futbol talde exotikoena da. Laurogei urtean zehar, talde ospetsu honek, Espainiako Ligako Lehen Mailan mantentzea lortu du euskal jokalariekin soilik. Baina, zenbat denboraz iraungo du talde honek globaklizazioari aurre eginez?

Laurogei urtean zehar, hau da, Ligaren historia guztian, Lehen Mailan jokatu du. Hau lortu duten talde bakarrak, Real Madril eta FC Bartzelona dira. Baina, azken bi talde hauen eta Athleticen artean dagoen diferentzia, Athleticek Euskal Herriko jokalariekin soilik jokatzen duela da. Konkretuki, bere jokalriak, euskaldunak dira edo kanpotik etorritakoak, baina euskal taldeetan jokatzen dutenak dira.

1995. urtean, Europako Justizia Auzitegiak jokalari profesionalei askatasun handia eman zien Europar Batasuneko taldeetara joan ahal izateko, eta ordutik aurrera, Athletic, dinosauro bat bezalakoa da erabiltzen duen politikagatik. Azken atzerritarrak 1912an utzi zuen taldea.

Hala eta guztiz ere, taldearen liburuetan, Ligako 8 titulu eta 24 Kopa garaipen daude. Athleticek golegile onak eduki ditu beti. Gol sorta handiena 1931n lortu zuen, FC Bartzelonari 12-1 irabazi ondoren eta gainera marka apurtu zuen Espainiako selekziorako jokalari gehien deitu zituzten taldea izanik.

"Ezin ditugu eta ez ditugu gure printzipioak ahaztu behar", dio Iribarrek. Nahiz eta mundua gero eta globalizatuagoa den eta goi mailako futbolaren negozioan mantentzea gero eta zailagoa den, Athleticek bere ohiturekin jarraitu nahi du. "Oinak lurrean eduki behar ditugu eta gure jokalarietan konfidantza eduki" gaineratu du Iribarrek.

Iribarren berbek pisu handia daukate euskaldunentzat. Errespetua irabazia du bera izan zelako 1976ko abenduan, Framco hil eta urtebetera, ikurriña hartu eta zelaira irten zena, San Sebastianen aurkako partida batean, 40 urtez debekatuta izan ondoren.

Ate atzeko harmailetan biltzen diren zaleek batera ohiukatzen dute "Herri Norte". Halaber, zale batzuk ETA erakunde armatuaren presoen askatasuna eskatzen duten pankartak erakusten dituzte. Beste batzuk, jendartean sartuta, "Espainiarra hil dezagun" abesten dute.

Hala ere, euskal erradikalak gutxiengo dira bere jatortasunagatik ezagunak diren Athleticzaleen artean. Baina badaude. Nahiz eta zaleek 11 egunez haietako bat galdu, Juan Pedro Guzman ETAk bahituta izan zen, klubeko zuzendaritzak eskuhartzerik ezaren politikarekin aurrera darrai, iritsi askatasunaren babesean.

Nahita edo nahi gabe, Athletic futbol klub bat baino gehiago da. Izendatzaile komunik handiena da euskaldunen artean, eta 2 milioi euskal herritar baino gehiagorentzat ia erlijioa da. Euskal zaleek, 1913an eraikitako San Mames futbol zelaiari, Katedrala deitzen diote, eta hiriko edozein herritar errespetagarrik denboraldirako sarrerak ditu. Klubak 34.00 bazkide ditu, eta hauekin bat egin nahi duenak zain egon beharko du, itxaron-zerrenda luzea baitago.

Athleticeko zuzendaritzak garaiak aldatzen dihoaztela onartu du. Baina jokalarien gehiengoak, eta baita Bilboko hiritarrenak ere, etxekoak ez diren jokalariak fitxatzeari ezetz esaten diote. Horregaitik aldaketa garrantzitsurik ez da aurreikusten.

Athleticen ezaugarriekk ez dute soilik harrotasun nazionaleko erroa. Futbolaren magia bere horretan mantentzeko bilbotarrek duten gogoetan ere dute oinarria. Magiaren parte batek eragin du futbol Zelaya hiriburuan erdialdean mantentzea, etxeko jokalariekin aritzea eta komertzialtasun kutsu gutxien duten ohiturak mantentzea.

Athletic izan zen zelai barruko iragarkiak baimentzen azkena. Athleticeko jokalariek ez dute elastikoan publizitaterik erakusten, eta klubak irmoki esaten dio ezetz behin eta berriz elkarte anonimo bihurtzeari. Soilik beste hiru taldeek duetn ezaugarria azken hau."

Hiritar batek ezagutzera eman zuen artikulu honen ingeleseko bertsioa, albisteen promoziorako aupatu.com portalean.

eitb24-ko Athleticen blogean zure iritzia eman.

Albiste hau promozionatu:


Bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta