logo de eitb24
2008ko uztailak 07 | 12:35:30
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Alaves

ALAVES-POLI EJIDO (2-1)

Alavesek partidari buelta eman eta arnasa hartzen du

2008/04/13

Talde arabarra 0-1 hasi zen galtzen eta buelta eman zion partidari. Igor Martinez, harrobiko jokalariak lortu zuen gol bat.
salmeronen taldeak emaitza ona lortu eta arnasa hartzen du. Argazkia: EiTB

argazkia handitu

salmeronen taldeak emaitza ona lortu eta arnasa hartzen du. Argazkia: EiTB

Alavesek garaipena behar zuen Mendizorrozan Poli Ejidoren aurka, baina azkar jarri zitzaizkion gauzak beltz Salmeronen taldeari.

17. minutuan, Userok bisitarien gola sartu zuen eta atsedenaldira 0-1ekin joan zen Alaves.

Etxean jokatzen ari zen Alaves eta zeukan guztia eman zuen. Ondorioz partidari buelta ematea lortu zuen. 71. minutuan Igor Martinezek 1-1ekoa ezarri zuen eta hamar minutu beranduago Chema Menak 2-1eko sartu zuen.

Emaitza horrekin (2-1), Alavesek lasaitu ederra hartzen du.

Fitxa Teknikoa:

Deportivo Alavés: Bernardo; Calderon, Gaspar Galvez, Coromina, Tarantino (Adrian Lopez, m. 38); Lacen; Edu Alonso, Stevanovic (Igor Martinez, 51'), Sergio Rodriguez, Mena; eta Gabri (Samuel, 83').

Poli Ejido: Bello Serans; Raul Torres, Castells, Rodri, Cerra; Curro Vacas, Usero; Moreno (Gerardo, 59'), Juan Diaz, Juli (Pedro Vega, 74'); eta Toedtli (Molina, 76') .

Golak: 0-1, 17': Usero. 1-1, 71': Igor Martinez, 2-1, 81': Chema Mena.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta