Gizartea

JARDUNALDIAK PORTUGALETEN

Feministek 'biolentzia sexista' terminoa erabiltzeko eskatu dute

2008/04/13

Legeriari dagokionean aurrerapen ebidenteak izan direla aitortzen duten arren, beraien xedea biolentzia eremu pribatutik ateratzea eta arazo soziala bihurtzea da.
Larunbateko feministen manifestazioa Bilbon. Argazkia: EiTB

argazkia handitu

Larunbateko feministen manifestazioa Bilbon. Argazkia: EiTB

Asteburu honetan Portugaleten ospatu diren Euskal Herriko IV Jardunaldi Feministetan azaldu duten moduan, biolentzia izendatzen duen terminoak bere zergatia izendatu beharko luke. Gainera, biolentzia estrukturala dela azaldu dute, emakumeek emakume izateagatik pairatzen baitute aipatu biolentzia mota, eta hau aipatzeko modurik onena "biolentzia sexista" dela azaldu dute.

Partaideek hainbat kezka azaldu dituzte, besteak beste erailketek "biolentzia sexistari ematen zaion tokiaren %100a hartzen dute eta eraso sexualak zein bortxaketak isiltzen dira". Gainera, intentsitate baxuko erasoenganako tolerantzia erakusten dela adierazi dute.

"Biolentzia sexista bikote barruko biolentzia baino askoz gehiago da", azaldu dute. Modu berean, eta jardunaldietako ondorioen arabera, biolentzia eremu pribatutik ateratzea lortu da eta arazo sozialean bihurtzea, legeari dagokion aurrerapen "ebidenteak" lortuz.

Halere, biolentzia sexistak bere modu guztietan jarraitzeak "instituzioen lana gutxiegi" denaren froga da beraien ustez eta biolentziarekin amaitzeko errekurtsoak jar daitezen eskatu die.

Bestalde, "erantzun eta mobilizazio sozial falta" salatu dute, beste "biolentzia motekin izandako erantzunarekin konparatu ezin daitekeena". Proposamen nagusia "bidegabekeria sexistak kalean" salatzea da.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2010
Eskubide guztiak erreserbatuta