logo de eitb24
2008ko uztailak 19 | 19:36:58
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Athletic Club

DEPORTIVO-ATHLETIC (3-0)

Deporrek Europa urrundu dio Athletici

2008/04/13

Coloccinik, Sergiok penaltiz, eta Filipek lortu golek Lotinaren Deportivoren nagusitasuna konfirmatu zuten. Galizarrek erakustaldia egin zuten eta zurigorriak baino askoz gehiago izan ziren.
Deportivo eta Athleticen arteko partidaren une bat. Argazkai: EFE

argazkia handitu

Deportivo eta Athleticen arteko partidaren une bat. Argazkai: EFE

Erlazionatutako galeriak

Athleticek porrot mingarria jaso zuen A Coruñan. Galizarrak zurigorriak baino askoz gehiago izan ziren hasieratik amaierara arte. Bi taldeak, 43 punturekin berdinduta dira sailkapenean.

Bai Lotinak eta baita Caparrosek ere, astean zehar landutako hamaikoakoak zelairatu zituzten. Garmendia, bigarrenez jarraian, Llorenterekin batera aritu zen aurrealdean. Deporren hamaikakoan, berriz, Lotinak zelairatutako hiru zentralen aldeko apostua zen adierazgarriena.

Partidak ezer gutxi erakusti zuen. Deportivo nagusi izan zen hasieratik eta gol aukera garbienak sortu zituen. Armando, berriro ere, Athleticen onena izan zen, baloi ugari geldituta. Caparrosenek, urrutitik egindako jaurtiketekin baino ez zuen arriskua lortzen.

Dinamika honetan heldu zen Colocciniren gola, estrategia jokaldi polit baten ondorioz. Lotinaren jokalariek hirutan errematatu zuten area barruan argentinarrak baloia sare barrura buruz bidali arte. Atsedenaldira 1-0eko markagailuarekin heldu ziren bi taldeak.

Bigarren zatian zurigorriak aurpegi hobearekin zelairatu ziren. Hala ere, partidak berehala lehenengo zatiko itxura berdina hartu zuen. Depor nagusitzen joan zen eta 63. minutuan Sergiok, epaileak bakarrik ikusi zuen penalti baten bitartez, galizarren bigarrena egin zuen. Penaltiak, hala ere, justizia egin zuen batzuen eta besteen merituak ikusita.

Deportivoren hirugarren golak, Filipek erdietsitakoak, A Coruñakoen partida bikaina borobiltzeko balio izan zuen. Partida momentu horretan bukatutzat eman zuten bi taldeek. Porrotak urrun jartzen du datorren denboraldian Europan jokatzeko helburua.


Fitxa teknikoa:

3.- A Coruñako Deportivo: Aouate; Manuel Pablo, Lopo, Pablo Amo, Coloccini, Filipe Luis; Wilhelmsson (Riki; 60'), Sergio, De Guzmán, Lafita (Juan Rodríguez; 87'); eta Xisco (Taborda; 83').

0.- Athletic Club: Armando; Iraola, Aitor Ocio (Muñoz; 66'), Amorebieta, Koikili; David López, Javi Martínez, Yeste, Gabilondo (Cuéllar; 75'); Garmendia (Aduriz; 59') eta Llorente.

Golak: 1-0; 31': Coloccinik. 2-0; 64': Sergiok, penaltiz. 3-0; 79': Filipek.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta