logo de eitb24
2008ko uztailak 07 | 02:43:42
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Osasuna

ESPANYOL-OSASUNA (0-1)

Osasunak garaipen garrantzitsua lortu du Espanyolen aurka

2008/04/13

Astudilloren golari esker irabazi dute gorritxoek eta garaipen honekin sei puntura uzten dute jaitsiera postua.
Osasunak jaitsiera postuekiko errenta areagotu du, sei punturaino. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Osasunak jaitsiera postuekiko errenta areagotu du, sei punturaino. Argazkia: EFE

Erlazionatutako galeriak

Osasunak garaipena behar zuen Montjuicen eta horren bila atera zen hasiera hasieratik. Gorritxoek ez zuten kale egin nahi eta erritmo biziz ekin zioten partidari.

Espanyolek ezin izan zuen Osasunak ezarritako erritmoa geratu hasierako minutuetan, baina gorritxoek ez zuten gola lortzen. Geroago, partida motedu egin zen ezinezkoa baitzen lehen minutuetako erritmoan jarraitzea. 30. minutuan apurtu zen golik gabeko berdinketa. Astudillok gola sartu zuen eta 0-1ekoarekin iritsi zen nogehiagoka atsedenaldira.

Bigarren zatian, Espanyolek berdinketaren bila jo nahi zuen, baina Zigandaren taldeak ez zuen arazo gehiegirik eduki emaitza mantentzeko, are gehiago, partida erabakita utzi zezakeen, baina kamuts aritu ziren aurrelariak golaren zuloan.

Azkenean, Osasunak garaipena lortu zuen 0-1 irabaziz eta jaitsiera postuak sei puntura utzi zituen, Zaragozak berdindu egin baitzuen Getaferen aurka.

Fitxa teknikoa:

RCD Espanyol: Kameni; Chica, Jarque, Torrejon, David Garcia (Riera, 50'), Angel (Jordi Gomez, 66'), Lola, Valdo, Luis Garcia (Jonathan, 73'), Coro eta Tamudo.

Osasuna: Ricardo; Azpilicueta, Cruchaga, Miguel Flaño, Monreal, Puñal, Astudillo, Juanfran (Javi Garcia, 90'), Plasil, Vela (Hector Font, 71') eta Kike Sola (Dady, 76').

Gol: 0-1, 31': Astudillo.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta