2008/04/13
Bilbao Basketek garaipena lortu zuen Valladolideko Grupo Capitolen aurka eta play-off postua lortzea errazago dute bilbotarrek.
Hasieratik, iurbentia aurkaria baino gehiago izan zen eta etxean jokaturik erritmo bizia jarri zuen. Horrela, lehen laudenaren bukaeran zazpi puntuko abantaila lortu zuen (26-19).
Bigarren laurdenean, Grupo Capitolek hobeto jokatu zuen, baina ez zen errenta gehiegi murrizteko gai izan eta atsedenaldira 43-37ko emaitzaz iritsi ziren.
Atsedenaldiaren ostean, Bilbao Basket nagusi izan zen. Hirugarren laurdenaren amaieran, segundu bat falta zela, Salgadok hirukoa sartu eta hamar puntuko aldeaz ekin zion iurbentiak azken laurdenari (68-58).
Azken laurden horretan, berregarpena egiten zuen Fred Weis egotzia izan zen teknika batez, baina horrek ez zuen azken emaitzan eraginik izan. iurbentiak, garaipena lortu zuen 88-73ko emaitzaz, Banic izan zelarik partidako jokalari onena.
Fitxa Teknikoa:
Iurbentia Bilbao Basket (26+17+25+20): Marcelinho Huertas (15), Recker (9), Savovic (2), Banic (28) eta Weis (2) -cinco inicial-; Salgado (6), Vazquez (6), Quincy Lewis (5), Pasalic (12), Xabi Lopez (3) eta Zengotita (-).
Grupo Capitol Valladolid (19+18+21+15): Corrales (2), Gomis (17), Santos (-), Pavlidis (5) eta Eley (19) -cinco inicial-: San Miguel (4), Nacho Rodriguez (2), Yebra (7), Boddicker (10) eta Etvimov (7).