logo de eitb24
2008ko maiatzak 12 | 09:05:13
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Txirrindularitza

ZORNOTZAKO UDABERRIKO KLASIKOA

Cunegok Valverde gainditu du esprintean eta Klasika irabazi du

2008/04/13

Italiarra eta espainiarra ihes eginda zihoazen eta azken metroetan Cunego indartsuagoa izan da. Astarlozak eta Calstromek harrapatu dituzte azken metroetan, baina indarge iritsi dira garaipena lortzeko.
Cunego, Valverde baino azkarragoa izabn da esprintean eta Klasika irabazi du. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Cunego, Valverde baino azkarragoa izabn da esprintean eta Klasika irabazi du. Argazkia: EFE

Erlazionatutako albisteak

Damiano Cunego (Lampre) izan zen garaile Zornotzako Udaberriko Klasikan. 171,8 kilometroko luzera zuen lasterketak eta Zornotzan hasten eta bukatzen zen. Helmugan, italiarra, Valverde baino azkarragoa izan zen.

Sarabia (Extremadura), Romero (Orbea), Lasis (Dynatek) eta Gutierrez (Burgos Monumental) ihesaldi baten sartu ziren 5:30 aldea lortuz, baina 130 kilometro ihesean egin ondoren tropelak harrapatu zituen.

Alejandro Valverdek eta Cunegok ihes egin zuten helmugarako 13 kilometroren faltan eta ia bukaerara arte biak bakarrean joan ziren. Azken esprinta jokatzeko, ordea, atzetik zetozen Astarlozak eta Calmstrongek beraiekin bat egin zuten, baina indarge iritsi ziren azken metroetan gerra emateko. Orduan, Cunegok indarrez esprinta jo eta etapa garaipena lortu zuen Alejandro Valverderen aurretik.

Albiste hau promozionatu:


Bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta