2008/04/12
Jose Maria Salmeron entrenatzaileak "intentsitatea eta burua hotz edukitzea" eskatu zien bere jokalariei, Poli Ejidoren aurkako partidari ekiteko.
Alaveseko entrenatzailearen ustez, Poli Ejidori irabazteko, "90 minutuetan kontzentraturik egotea eta inteligentziaz jokatzea" behar du bere taldeak.
"Pauso horiek ez baditugu jarraitzen, zihur ez dugula partida irabaziko. Atzekaldean ere ezin dugu akatsik egin, bestela garesti ordainduko baitugu, horregatik zein partida jokatzen ari garen jakin behar dugu" gaineratu zuen talde gasteiztarreko entrenatzaileak.
Euskadi Irratiko azken albistegia